Skip to content

Gaztelink

11 Azaroa, 2010

Zenbat aldiz ibili zarete zuen elkartetan ideia edo jarduera berritzaile baten bila? Zenbatetan saiatu zarete arazo berdinari mila modu dezberdinetan heltzen? Zenbatetan faltan bota izan duzue aholku zuzen bat? Zenbat aldiz ez duzue jarduera bat burutu baliabide faltagatik? Zenbat aldiz hasi zarete zerotik? Zenbatetan ondorio berdina: “Hau jakin izan bagenu…..ez genukeen horrela egingo”. Zenbatetan jauzi, hainbatetan altxatu!

Saregintza. Ahaztu dugun hitza, ahaztu dugun ekintza. Oraindik uste al duzue gauzak bakardadean aurrera eraman direla? Zure auzoko eragile guztiak ezagutzen al dituzu? Zure herrikoak? Zure lurraldekoak? Zergaitik indarrak alperrik galdu, elkarlanean emaitza hobeak atera baldin badaitezke?

Askotan entzun ohi dugu elkarteak betikoan aritzen garela, ez ditugula gure jarduerak berritzen eta horrengatik gero eta arrakasta gutxiago daukagula. Arloan murgilduta gaudenok hori egia ez dela jakin badakigu, baina ez diogu gaiari behar duen harreta eskaintzen.

Berrikuntzan pausoak emateko proposamen bat garatu ahal izateko, ezin dugu ahaztu gure behar nagusiena: elkartegintzak hobera egin lezake eragile bakoitzak garatzen duena gainontzekoek ezagutuko balute eta elkarlanean aritzeko mekanismoak sustatuko balira. Gazte eragileon arteko elkarlana falta da, erabiltzen ditugun azterketak ez ditugu gainontzekoekin egiaztatzen, ez dago eragileon arteko topagunerik edo elkarlanerako espaziorik

Imajinatu al duzu web bat non… gazte eragile guztiak elkarlanean aritzen baitiren? Errealitatearekin lotura zuzena duena? Non zure herriko gazte teknikaria eskura baitaukazun? Non elkarteak egin dutenaren berri ematen baituen? Non elkarteak bere baliabideak, informazioa eta formazioa elkar-trukatzeko prest dauden? Ba leku hori existitzen da, erreala da eta eskura daukazue. Zuek posiblea egin dezakezue. Sartu, ezagutu, ezagutarazi, partekatu, trasteatu, linkeatu eta erabili. Imajinatzen duzun hori egi bilakatu! Ez al da hori elkartekintza?

Gure elkartearen arazoak konpontzeko erantzunak interneten daude (edo interneten egon daitezke. Baina ez pentsa, ez daude Google-en. Gaztelink-en daude.



No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: