Skip to content

Herri mugimendua eta Komunikazio Teknologia Berriei buruzko jardunaldiak

16 Uztaila, 2012

Hilaren 5, 6 eta 7an, Joxemi Zumalabe Fundazioak antolatuta, herri mugimendua eta Komunikazio Teknologia Berriei buruzko topaketak burutu ziren Gernikako Gaztetxean. Lehengo bi egunetan, ostegunean eta ostiralean, informazioak, iritziak, hausnarketak  eta eztabaidak izan ziren nagusi. Larunbateko jardunaldiak berriz,  ikuspegi praktikoaren ildotik jarraitu zuen.

Hitzaldiari dagokionez, ostegunekoan David Martinezek (Guifinet) eta Gorka Juliok (teketen), sare sozialen gaineko hainbat arlo jorratu zuten. Eta lotura sendoen  eta arinen arteko harremanenetan internetek duen eragina aztertu genuen. Lotura arinen bitartez beste militantzia mota agertzen ari da, herri mugimenduak indartzeko aukerak biderkatuz. Halaber, hurrengo eguneko eztabaidaren mamia sumatu zen, alegia,  Komunikazio Teknologia Berriek egungo militantzian zer edo zer ordezkatu edo sustatu egiten du. Blogen garrantzia ere goraipatu egin zuen Gorka Juliok, blogsovietbezalako esperientzia aldarrikatuz.

manifestation flickr art-now CC

Ostiraleko mahainguruan herri mugimenduak garatutako baliabide teknologikoak aztertu genituen. Euskal herria mailan, guifinettopatu.info aritu ziren, bestalde,  Espainiar estatuko Lorea/n-1koek etaNodo50koek egin zuten berba. Ekimen bakoitzaren webgunea bisitatzea gomendatzen dizuet. Goian apatutako eztabaida, berehala piztu zen, hots, teknologia herri mugimenduen tresna ala herritarrok teknologiaren menpe. Posiblea da asanblada bat birtuala izatea? Gero eta maizago suertatzen diren “online” bilera hauek erabakitze gaitasunik ba al dute? Sare sozialen bitartez egindako deialdiekin nahiko da? Non dago herri mobilizazioen arrakastaren bermea?

Larunbateko jardunaldian alderdi praktikoak tratatu ziren. Goizean, segurtasun jarduerak eta arriskuak. Zuhur jokatzearen garrantzia azpimarratu zen. Bestalde, herri mugimenduen eguneroko lanean baliogarri izan daitezkeen baliabideak eta tresnak aztertu genituen. Arratsaldeko partean, Lorea/n-1 sarearen funtzionamendua erakutsi zuten, baina honi buruz gehiagorik ezin dut esan, bertan ez bainintzen egon.

Konklusio gisa, jardunaldi hauetan egondako eztabaidak oso interesgarritzat jotzen ditut. Nire ustez, asanblada birtualari buruzkoa, adibidez, asanblada berari buruzko ezbaia da. Hausnarketa esparrua sortu dute Zumalabekoek eta horregatik nire eskerrik beroenak nahi dizkiet eman.

ASIER AMEZAGA ALBIZU

Consultor informático y de procesos

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: